miércoles, 8 de febrero de 2012

SAPAKO IRUDI LAUSOTUAK

                                                                        Sapa-n, 2012ko otsailaren 8an
 
Hotza eta behe-laino trinkoa Sapan. Honelakoxe eguraldia nagusitu da egun osoan urrutiko herri malkartsu honetan. Eguna zabaltzean iritsi naiz, baina oraindik ez dut osatu herriaren radiografiarik, ez baita  ikusten sudur puntatik harago dagoena-eta. Hala eta guztiz ere, herrian zehar, gora eta behera, inguruko etnia ezberdinen emakumezkoak dabiltza,  erbesteengana hurbilduz, beraien produktuak saltzeko asmoz, beti ere oso era leunak eta atseginak erabiliz. Jakin badakite edertotxo beraiek direla inguruotako erakarpenik handiena.
 
Ni ere herrian zehar ibili naiz gora eta behera, behera eta gora. Biharko eguraldia ez bada oso euritsua,ordea, talde batean, sei orduko ibilaldi bat egiteko asmoak ditut,  inguruko etnien herrixkatxoak eta arroz-soroak ezagutzeko.
 
Beste gai batera pasatuz, bai Hanoi-n eta bai Sapa-n ere topo egin dut Eslobakia-ko bikotekidearekin. Arratsaldeko azken orduak eguneko inpresioez aritu gara basoerdi baten inguruan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario