sábado, 4 de febrero de 2012

TAIPAIÑA

Hué-n,2011ko otsailaren 4an

- Whereareyoucomefrom?
- From BasqueCountry.
- What?
- FromSpain.
- A! Taipaiña.
- What?
- Taipaiña.
- Tiakaña?
- No, Taipaiña.

Honelako berbaldiak hiruzpalau egunero bertokoekin. Kostatu bazait
ere, azkenez ikasi dut tilin handirik (nire jatorria zein den
argitzerakoan, behinik behin) egiten ez zaidan demontrezko
hitza:Taipaiña. Baina tira, hortik aparte, erosi sentitzen naiz
bertokoen artean. Gaur, kasurako, bi pertsona ezagutu ditut: umea
bata; heldua bestea. Umea, urtebetekoa-edo, nire altzoan eduki dut
luzaroan, eta edo nik vietnamera dadidala edo berak euskeraz dakiela
inpresioa geratu zait. Esan gura dudana zera da, oso ondo aditu
ditudala bere adierazteak, eta berak nireak. Bai, badakit hizkuntza
fenomeno kulturala dena, aspaldiko egia da, jakina, baina gizakiaren
esentzia, muina, bat bakarra eta unibertsala da, nire uste xumean.
Ahozko hizkuntzarik ez bagenu, norainoko komunikazio maila garatuko
genuke? Oso maila aberatsa izango lukeelakoan nago. Hobeto formulatuz,
gizakion artean hizkuntzarik gabe (edo hizkuntza tantatxo batzuekin,
nahi bada), komunikazio sakona lor dezakegu. Besteak, txirrinaz doala,
gelditu eta olerkaria dela esanez aurkertu du bere burua.
- Whereareyoucomefrom?
- FromTaipaiña.
- O! Serventes, the best writer of the world!
Olerki bat erosi diot eta berbaldi (une) oso ederra eta gertukoa eduki
dugu, hizkuntzez harago.


Beste alde batetik, atzo oinezean eta gaur txirrinaz ibili naiz,
tirrin-tarran, hara eta hona, hiria ezagutzen. Perfume errekaren
ertzean (zelako izen ederra!) egunero egiten den merkatuan eta Hiri
Imperialean gozatu dut gehien, zalantza barik.

1 comentario: