Hanoi-n, 2012ko otailaren 11n
Gogoramen ederren artean itzuli naiz Hanoi-ra. Atzo goizean, Sapa herria Mong etniako jendez josita zegoen. Erreza, oso erreza da beraiengana gerturatzea. Jakin-minez hurbiltzen dira, kontu handiz, arrotzaren nondik norakoen berri izateko era samurrak erakutsiz. Euren gainean zerbait nahi baduzu jakin, luzaroan mintzatuko dira, arrotasun tanta barik, biktimismorik gabe (horretarako arrazoi bat edo beste eduki arren), modu naturalean. Xarmangarriak.
Sapatik irten baino lehenago nire Eslobakiako lagunekin jarri nuen zita gaurkorako. Izan ere, gaur, Vietnam-en egin duten azken eguna izan da. Bihar goizean, Singapur-en hartuko dute lurra, eta apirila bitartean Asiako herrialde desberdinak ezagutuz ibiliko dira. Elkarrekin gozo-gozo afaldu ondoren, euren hoteleko ateraino lagundu ditut. Gero arte, lagunok!
Niri dagokidanez, bihar Halong Badiara joango naiz, itsasontzi baten (aspaldiko partez) azken- aurreko gaua bertako uretan igarotzeko.
Argazkietan: atzekoagatik egiten dik aurrekoak egiten duena.
ResponderEliminareta bata bestearen aldamenean daudenek hiri irribarre adeitsu zahar eta gazte egiten diate.
Hi haiz hi, Kaskanteneko irribarre sortzaile!