Bangkok-en, 2011ko abenduaren 25ean
Bangkok-eko trafiko motela amaierarik ez duen narrasti baten modukoa da. Oinezkoek ere patsadaz egin behar dute bidea, nahi eta nahi ez. Hiriko alde berrian hartu nuen ostatua, baina alde zaharrak interes handiagoa du niretzat. Eguerdi bueltan Chinatow-era joan naiz kontuan hartu barik gaur igandea zela. Izatez dezente handia da auzoa eta ezezagunentzat labirinto itxua eduki dezake. Merkatu eguna denean, gaurkoan bezala, kaleen nahaspila nabarmen areagotu daiteke. Hori da niri gertatu zaidana behintzat. Bost orduko ikusnahia asetu ondoren tuk-tuk bat hartu eta nire gelara itzuli naiz.
Gaur, mundua nire gelaren habitik begitzeko beharra sentitu dut.
Eh, bizi da inor blog honetan, ala gabonak ospatzen daude?
ResponderEliminarurte berri on, hemen bizi diren guztiei!!!!
ResponderEliminar