Tha Khaek, 2011ko abenduaren 17an
Vientiane utzi eta Tha khaek-era heldu nintzen gaua aurreratuta zegoela. Autobusez ( ez baitago trenik herrialde honetan) egin nuen bidaia. Jakin banekien hiri txikitxo honetan ez zegoela garrantzi handiko gauzarik ikusteko; baina astiro eta zatika noa hegorantz.. Beno, egotez badago zer ikusi: Mekong ibaia bera. Puntu honetan Mekong, oso urrun utzita Tibet-en ematen dituen lehenengo ur-jauzi indartsuak eta bidean zenbait ibaiadarren urak hartuz, ibai nagusi bat legez azaltzen da, erabat heldu.
Hau dela eta bestea dela, jende ugari ezagutzen ari naiz egun hauetan; beti ere, gauza guztiak bezala esango nuke, kasualitate batzuen batuketaren ondorioz. Bart, autobusetik jeitsi eta bi tuk-tuk soilik zeuden geltokian. Nik gura izan nuen hoteltxoa garestiegia zela neritzon eta errebotez Akisgraneko bidaiari batekin lotu nintzen. Gustatzen zait, istant ez jakin batean, Mekong-en uren bidea ez bezala,espero gabeko panorama edo ibilbide berri bat zabaltzen zaidanean. Gaur, elkarrekin gosaldu eta motorrez getokiraino hurbildu gara biharko ordutegien gaineko informazioa jasotzeko. Elkarrekin jarraituko dugu Savannakhet-eraino. Eta gero? Nik baneki. Aurretiaz nekez ezagutu daiteke kasualitateen emaitza zein izango den. Horrela izan dadila beti.
Errealitatea sinplifikatuz, muturretara joz eta limiteak aplikatuz:
ResponderEliminarArgazkia ikusi eta burura etorri zait ikasleekin, modu ezin deterministagoan, urtero errepikatzen dudan elkarrizketa (ez Sokratikoa). " Zein da ikasle baten bolumena? Zenbat ikasle kabitzen dira metro kubiko batean? 0,75 ikasle, bat baino gehiago, hamar bat, hamar baino behiago?"
Harrituta eta zineztu ezinik geratzen dira metro kubiko batean 10 baino gehiago kabitzen direla kontsidera dezatela esaten diedanean. Ikasle baten bolumena normalean ez da pasatzen 85 litrotik. Beraz muturreko bi egoeratan erraz onar daiteke 10 ikasleren bolumena ez dela heltzen 1000 litrotara: ikasleak txiki txiki eginda (muturreko egoera hau ez jake gustatzen) daudenekoa da lehena eta 10 ikasle horien arteko amodioaen intentsitateak infinitura jotzen duenean (hau egia esan ez dute espero) da bigarrena.
Gero testua irakurri dut eta azken aurreko esaldira heldu naizenean zinematikako planteamentu bat otu zait. "JB higikariaren posizio fisikoa hiru zenbaki errealez defini daiteke: bi latitude eta longitude geografikoarentzat eta bestea denborarentzat. Postuera egingo nuke (eta neuk postuera egiteko gertaeraren probabilitatea batera hurbildu behar da ... oso beldurtia naizelako) denbora aldagaia abenduren 26-ra hurbiltzen den heinean JB higikariaren posizio geografikoa Bankogeko posizio geografikoarekin gero eta batuago egingo dela; eta limitean Bankogen egongo dela."
Hobeto ulertzen da iragarpen honen euskarri logikoa, berriz ere, amodio faktorea kontutan hartzen bada.
Zuena da halabeharra eta bejondeizuela!