Jinghong-en, 2011ko abenduaren 2an
Oso hiri atsegina da Jinghong. Myanmar eta Laos-eko mugeetatik hurbil dagoen hiri honetan, tropikoko bafada leun eta gozo bat dabil, azala lantantzen duen horietakoa. Zuhaitz asko eta desberdinak daude hirian zehar (palmondoak, batez ere), aintzirak, urmaelak eta lorategiak. Hemen, berde koloreak leku ezin aproposagoa du bere familia zabala agertzeko.Hiria, lore-baratze baten barruan eraikita dagoela esan daiteke. Leku zoragarria, hortaz. Baina (hau ere esa beharra dago), zeruak ez du espresio handirik, paradoxa dirudien arren.
Mekong erreka handiko ertzera gerturatu naiz arratsaldean, urak ikustera. Sasoi batean hain misteriotsu zen erreka hau, Tibeten jaio eta arrapaladan Yunnaneko lurretara jeisten da. Ibilbide luzea egiten du, Laos, Tailandia eta Kanbodian zehar, bere urak Txinako hego itsasoan isuri arte. Aurrerago ere, uste dut topo egingo dudala berarekin ( zerbait xuxurlatu dit belarrira eta ez dut ondo aditu).
Ilunabarrean, hiriko zaratak gorantz egin du, jendearen joan-etorriak areagotu eta, aitaren batean, kaleak gainezka jarri dira, Jinghong astebururako prestamenetan balebil legez. Gurean bezala.
Este comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarMekong berba irakurri eta burmuinetako zer batek eraman nau Vietnango gerraren garaira.
ResponderEliminarHo Chi Minh bideetako bat Laosetik pasatzen zen gero Hego Vietnanera gerra hornidurak eramateko "Viet Cong"-i.
Garai hartako sufrikarioengatik aiene-ren bat izan da aditu ez duzuna edo, nahiz eta ulertu ez, bost minutuz irriparre gozoa aterarazi dizun zerbait?