Vientiane-n, 2011ko abenduaren 14an
Egunari hasiera emateko Mekong ibaiaren urak ikustera joan naiz. Egunak neramatzan beste ibilbide bat egiten, baina berriro egin dugu bat, zelanbait esatearren. Denboraldi lehorra da eta uren bidetik ibil daiteke. Ondoren, beste zeregin barik, Vientiane-ko kaleetan zehar eman dut goiza. Hiri hau ez da salbuespen bat, hemen ere eskaintza sofistikatuenak aurki daitezke, herrialde pobrea den arren. Ez dut gogorik izan lekurik bisitatuenetara hurbiltzeko, eta norabide zehatz bat jarraitu barik ibili naiz, nire begien esanak betetzen.
Arratsaldean bero itogarria egin duenez siesta egin dut, hau da, yoga asiarra.Eta tonto-monto eguna joan zait.
Kable korapilo horretan zeuk bidalitako "bit" bat sartzen denean zelan daki berak honaino etorri behar dela? Tonto-monto.
ResponderEliminar