Luang Prabang-en, 2011ko abenduaren 10ean
Bi jornada dira Huay Xai-tik Luang Praban-era, Mekong ibaian behera. Tarteko gauez, ez zenez nabigaziorik egin, Pak Beng-en herri txikian egin nuen gaua. Eguraldia lagun, bidaia oso gustagarria egin zait. Egun, zorionez, Mekong-en ez dira beste sasoi bateko liskar odoltsuak. Sakoneko gogoetan sartu barik, ibaiak ur baketsuak daramatza.Eta garrantzia, betikoa jarraitzen du edukitzen Mekong-ek, batez ere, ibaiertzetan bizi den jendearentzat: pertsonen eta merkantzien garraioak, arrantza, garbitasuna...
Egun bi hauetan, bidaian zehar, asko eta asko izan dira ikusi ditudan eskuz eginiko diosalak.
Benetako misterio unibertsala da hori. Trena pasatzen ikusi eta mukuzapia atera edo eskua altza eta astindu ez dazaguzun bat agurtzeko. Harek normalean erantzungo du keinua errepikatuz.
ResponderEliminarZer da liturgia hori? Ispiluaren aurreko jokua? Sentimendu jolasti baten oihartzuna? Aldiune batez baimena ematen diogu gure buruari edonorekin fusionatzeko?