Ubon-Ratchathani-n, 2011ko abenduaren 22an
Rostropalido bakar bat ere ez dut Ubon-Ratchathani-n ikusi. Goizeko hamaikak bueltan eta autobusez iritsi naiz hiri txiki honetara Tailandiako muga modu erosoan zeharkatu ostean. Laos-etik, Pakse hiriko kaleen goizeko nagiak dira ekarri ditudan azken irudiak. Atzo arratsaldez heldu nintzen bertara eta afalorduan, bizikletaz, munduan zehar, urtebeteko osteratxoa ematen ari den alemaniar batekin elkartu nintzen ( Koloniako polizia bat da eta gizahilketa sailean egiten du lan. Zelan, bada, zazpi mila milioi-edo izanda ez dira horrelakoak egongo? Geroago suitzako beste lagun bat elkartu zen gurekin.
Azken honek, nire harridurarako, Luang Nam Tha-n ( hau da, Laos-en egin nuen lehenengo egunean) eta Luang Prabang-en ikusi ninduela esan zidan, ez zuela inolako zalantzarik Muamar el Gadafiren aurpegi berdin berdina nuelako. Akabua! Beste hamaikatxo horrelako entzungo ditudalakoan nago oraindik. Bere erak (erdi bidaiaria, erdi bon vivant) eta beste lagunaren izaera,hots, pertsonaia biren singulartasuna ikusirik, ustekabean espioitza amarru baten erdian nengoen edo, aldiz, benetan bidaiatzen ote nenbilen galdetu nion nire buruari. Kontua da goizaldera arte egon ginela honetaz, hartaz eta besteetaz berba egiten.
Mandatuak egin eta gero (ostatua hartu, bath-ak erosi, erropak garbitu, tren geltokira joan, bihar gauez, Bangkok-eraino eramango nauen trenaren tiketa erosteko), bazkaltzera joan naiz. Arratsaldez, hirian zehar ibili naiz.
Egun hauetan, autobuseetan noala, arrroz-soroetako uretan bufalo asiarrak lokatsez goitik behera zikinduta ikusi ditut eta zoriontsu sentitu naiz.
irudi zinematografikoak iruditu zaizkit: eszena batetik bestera giroaren zaporea aladatu da mazedoniako laranja zatia ausiki egitetik melokotoi puxka ausiki egitera bezala; dena ananas-uretan blai.
ResponderEliminarZer egiten du artzai alemaniarra paraje hoietan....?
ResponderEliminarAbenduak 26rako gauzak lotuten...Jeeesouss !!!