martes, 29 de noviembre de 2011

ARROZ-SOROAK MENDIETAN

                                                   Da Yutang (Yuanyang), 2011ko azaroaren 29an
 
Atzoko eguzkia ez da ikusi, gaurkoan, Yuanyang-eko mendietan. Eguna, euri langartsua izan bada ere, bertokoek egunerokotasunean jarraitzen dute . Haniak  dira oihan oparo hauetan sustraitu zirenak orain nik ez dakit zenbat gizaldi. Zoragarria da ikustea zelan, mendez mende, etxekotu dituzten mendiak.Oraingo belaunaldiek ere, etengabeko jardunean  diraute aire zabaleko laboreetan. Zenbat neke eta zenbat izerdi ez ote zituzten botako oraingokoen arbasoek mendi hauei itxura armoniotsu hau emateko.
 
Mendi hauetan, han-hemenka, arroz-soroz inguraturiko herrixkatxoak daude. Irakurtzen ez dakien jende gaztea ere badago oraindik, nahiz eta modernizazioa belarriak erakusten hasita dagoen.
 
Bihar, ezagutu dudan txinatar emakume bidaiari batekin jarraituko dut bidaia, norabide bera daramagu-eta. Bokal eta kontsonante gutxi erabiltzen ditugu komunikatzeko, baina ulertzen gara.  Gustatzen zait esperientzia.
 

No hay comentarios:

Publicar un comentario