Hong Kong-en, 2011ko azaroaren 8an
Hong Kong-en bi egun igaro ditudan arren, inpresioa daukat guztiz iritsi barik egon naizela gaur arte. Nire ordutegi eta ordu-eremuaren arteko desoreka, nonbait. Gaur, mapari begira, nire kokapen eta hiri honen garraio sistemaren sarea ulertu guran gosaldu dut.
Egunen gurpilak etenik ez duenez, Txina kontinentalera sartu ahal izateko bisa bideratu eta kuxkuxean soltatu naiz. Hong Kong hiru zatitan banatuta dago: Kowloon ( ostatua hartu dudan aldea). Lurralde Berriak eta Hong Kong irla. Hirurak etxe orratzez josita. Baina badago megapolis hau goitik behera ikusteko parada, Hong Kong irlan dagoen Victoria izeneko mendixkara igoz gero.
Bertatik, fantasiazko hiri bat dirudi Hong Kong, batez ere, gauez. Zelako ikuskizuna, hiriko neonezko argi dirtiratsuak Perla ibaiaren azalean islatzen direnean ! Harrigarriena, benetakoa, gizakiak sortutakoa dela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario