viernes, 18 de noviembre de 2011

TXINARAKO ATARIA AURKITU GURAN


Nanning-en, 2011ko azaroaren 14an




Hong Kong utzi eta Txina kontinentaleko mugan tren bat hartuaz, hegoaldean dagoen Guangzhou hirira iritsi nintzen. Bi orduko bidaia egiteko, eroso eseri, begiak aske utzi eta 180 klm-ko postal luze bat balitz legez igaro nuen puntu bi horien arteko trenbidea: hiri eta herri batzuen kanpoaldeak, eukaliptoak, kolore susmagarriak dituzten errekak, berde koloreko landarajea...


Baina Guangzhou trantsiziozko geltokia da. Mendebalerago dagoen Nanning hiriburuan ditut gogoak jarrita,Guangxin-eko probintzian, hain juxtu. Horretarako, yuanak behar ditut, eta tiketa erosteko leihatila bilatu beharrean nago. Nire lehenengo zailtasunekin egiten dut topo. Txinaurriaren irudia datorkit burura; bere bidea aurkitu guran dabilenean zelan atzera eta gero aurrera, beranduxeago ezkerretara, gira egin eta norabidea zuzenduz, berriro atzera, gelditu eta zalantza argitu ondoren aurrerra, horrelaxe ni ere. Arazoa txikia bada ere, zertxobait puztutzen da komun baten premian aukitzen naizenean. Baina, tira, motxilan aldez aurretik sartutako pazientzia kilokada batzuk ditudanez, ez naiz larritzen. Azken finean, gauzak burutzeko denbora gehiago behar dut, eta horren faltan ez nago oraingo honetan.


Iluntzean, 800 klm-ko distantzia zeharkatzeko egokitu zaidan literan etzandu eta, horrela, trenaren triki-trakaren konpasean, Nanning-eraino. Trenetik jeisterakoan, bidaiari bakarti batekin lotzen naiz eta aurretiaz alokatu nuen hoteltxorantz abiatzen gara biok. Igandea da eta Nannig jendez lepo-lepo eginda dago. Nire lagunaren arabera, txinatarrek hilean bi egun baino ez dute atsedena edukitzen.









No hay comentarios:

Publicar un comentario