Kunming-en, 2011ko azaroaren 16an
HIMALAYA EZ DAGO URRUN
Trenez heldu naiz Kunming-era, goizeko zazpietako freskuran. Hiria, geltoki inguruan, behinik behin, erabat esnaturik egon da. Taxiak, autobusak, moto-taxiak eta nik dakiit bada zenbat jende, hemen ere. Aurpegiera desberdinetako jendea ikus daiteke hemengo bazterretan. Izan ere, Yunnan ez da kultura bakarreko probintzia, etnia ugari bizi den lurraldea baizik.
Hiriko ipar partean instalaturik nago, gustuz apainduta eta atsegina egiten zaidan ostatu xume batetan. Herri askotako bidaiariak dabiltza bertatik, asiarrak barne; eta gehienak Tibetik datoz edo harako asmotan daude.
Beste arlo batera pasatuz, janariaren gaineko iritzi labur bat aireratzeko modutan nagoela deritzot. Iragan luzeko kultura gastronomiko aberats honek jateko eskaintza izugarri zabalean du isla. Kontua da, aukeratzerakoan beti ez dudala asmatzen. Hala ere, orokorrean, nire gustuko platerrak suertatzen dira. Gezurra dirudien arren, oso denbora laburrean kristoren abilezia garatu dut palilloen manejuan. Are gehiago oraindik, bihar berauek erabiliz, uste dut sopa jango dudala.
Berriro zure berriak! Zopak on egingo dizu. Zure berriek guri.
ResponderEliminar