jueves, 10 de noviembre de 2011

MACAU-RA ZESTA-PUNTAN

                                                                           Hong Kong-en, 2011ko azaroaren 10ean

Lainotsu, umel eta brisara leuneko eguraldia, gaurkoan, Hong Kong-eko zerupean. Asmoak nituenez, goizeko hamarretan, Ferry bat hartu eta Macau-ra egin dut bisita. Izen gogorarazle, seguruenik, zenbaitentzat. Izan ere, orain lau hamarkada, Jai Alai Palace izeneko frontoi bat eraiki zen hiri honetan, eta gure parajeetatik pelotariak etortzen ziren zesta-puntan egitera. Antza, denbora luze egoten ziren herrira itzuli barik, kontratuak "ibilera luzekoak" zirelako.

Baina, ez, ni ez naiz pilota-partida ikustera joan Macau-ra. Alde zaharra ezagutzeko nahia izan da bertaratzeko nire motiboa, portugaldarrek utzitako herentzia kolonialez gozatzeko, hain zuzen ere. Eraikin koloretsuek hiriari ematen dioten iraganeko itsasoz bestaldeko giroa zeharo gustagarria egin zait, jendez gainezka egon den arren. Ingelesak Hong Kong-etik bezala, portugaldarrak ere hamabi urte inguru dira Macau-tik alde egin zutela, txinatarrei  berauen administrazioa entregatu ondoren. Baina ordurako portugalera zein ingelesa sustraiturik  utzi zuten bazter hauetan, modu epidermikoan bada ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario