Lijiang, 2011ko azaroaren 26an
Liluragarriak benetan Yunnan probintziaren zehar ikus daitezkeen irudiak: herriak, lakuak, mendiak, etabar. Edonoren begirada asetzeko modukoak direla esango nuke. Hala ere, bertokoen gorputzen eta arpegien orografiak dira niri gehien gustatu zaizkidan paisaiak.
Pentsa liteke gugandik zeharo desberdinak direla, baina zenbat eta gehiago behatu, orduan eta berdintsuagoak garelakoan nago.
Bizikleta hori ez da BH? Eta atzeko gurpilaren gaineko otzara ez da Larrasoloetako Juanito El Cesterok egina?
ResponderEliminar