lunes, 19 de diciembre de 2011

BIDAIA BAKARRA

                                                                                            Savannakhet-en, 2011ko abenduaren 19an                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                                               Elkarrekin gosaldu eta gero, Gerik Pakserako autobusa hartu du. Bere bisa amaitzera doa eta Pakse leku egokia ei da nahi duen hurrengo pausoa (Kambodia, segurenik) prestatzeko. Nik ere aste honetan Tailandiara pasatu nahi dut eta enbaxadara joan naiz. Muga lehorretik zeharkatuz gero ez da bisarik behar, baina hamabost egun baino ezin da herrialdean egon. Airez sartuz gero, berriz, baimena hilabetekoa da. Horregatik, hamabostaldi bat baino denbora gehiago egon ahal izateko bisa eskatu dut. Bihar, eguerdi ostean eskuratu eta pentsatuko dut zer egin. Pakse-ra nahiko nuke joan, baina 17:30n hartu beharko nuke autobusa eta sei ordu beranduago iritsiko nintzateke bertara.
 
Kontua da Savanakhet-en ez dagoela gauza handiegirik. Baina, zer gertatuko litzateke berton beste egun bat geldituko banintz? Zertan datza bidaiak? Desplazamenduetan? Agertoki berriak ezagutzean? Bizipenetan? Gaur, geldirik egonda ere bidaiatzen dugula pentsatu dut. Gauden lekutik, gauden momentuan. Izaten. Egoten.Azken finean, bizitza da bidaia, edonon gaudela.

4 comentarios:

  1. Kaixo Jabi
    Aupadatxo bat egiteko eta zure abentura emozioz jarraitzen dugula esateko idazten dugu hau

    Benar eta Josu

    ResponderEliminar
  2. Ekialdeko filososofia barneratzen hasia zarela pentsatzean...hau datorkit burura, ez dakit horrenbeste aldatuko zaren, baina tira, pentsatzeko eta bide batez barre egiteko:

    http://www.youtube.com/watch?v=YCzhtLj0VWc

    ResponderEliminar
  3. Este comentario ha sido eliminado por el autor.

    ResponderEliminar
  4. ... eta bizitzan bidaiatzen duenak bi aldiz bizi du bizitza.
    ... edo seguruenera behin baina intentsitate bikoitzaz.

    ResponderEliminar