martes, 6 de diciembre de 2011

INPRESIOAK BOTEPRONTOAN

                                           Luang Nan Ta-n, 2011ko abenduaren 6an
 
Atmosfera malenkoniatsu antzeko bat sumatzen da Laos-eko zerupean. Zaratak baxuak dira eta bideetan, motorrez edo automobilez dela, abiadurak geldoak dira, oro har. Asko gustatzen zait hemengo jendea, nortasuna gorderik, xaloa eta permisiboa delako. Jendearena, berriz diot, apartekoa da. Maitagarriak dira oso. Gaur, motor batez, inguruko herrixkatxoak ezagutzera joan naiz. Aukera izan dut jendearengana gerturatzeko harrera zabala egin didatelako. Eurekin egon ondoren, Mantxako irakasle baten esaldia darabilkit buruan. J.M. Marinaren esanean, historian zehar giza inteligentziak egin duen lorpenik handiena etika izan da, alegia, onberatasuna. Esaldi handi bat iruditzen zait.
 
Bihar, Huay Xai-ra noa, eta handik, bafore bat harturik, Mekong-en  zehar, Luang Prabang-eraino. Ilusio handia dut. 

3 comentarios:

  1. Adurre daixola jartzen gaittuzu, baina arroza patatekin... ez ete da ba goxoaue porrusalda eder bat? Musika ez duzu entzungo Arroz Steward?

    ResponderEliminar
  2. Fisika kuantikoak diño: "behatzen den edozein errealitatetan Behatzailea eta Behatua bat egiten dira"

    ResponderEliminar
  3. http://maps.google.com/maps/ms?msa=0&msid=202761623243206640505.0004b371cf6595208380c

    Goiko hori nabigatzailearen helbide-barran jarri eta JBren nabigazioa ikusiko da.

    ResponderEliminar