martes, 17 de enero de 2012

CONCHINCHINA

Atzo arratsaldez Ho Chi Minh City-ra, Conchinchinako lekurik
populatuenera iritsi nintzen autobusez, bidaia sargoritsu eta luze
baten ostean. Bai, Conchinchina. Beste garai batean, zerbait arras
urruti zegoela adierazteko, Conchinchina izena erabiltzen zen. Eta
nire kasuan, onaino etorri behar izan dut jakiteko, egotez, oraintxe
bertan nagoen leku berean dagoela. Oso aparte benetan.

Urte berriari ongietorria emateko zeharo murgildurik dabiltza egun
hauetan Ho Chi Minh. Hemen, lan-martxa erabat frenetikoa da. Laos eta
Kambodia moduko herrialde batekin topo egitea espero nuen, baina, egia
esan, harritu egin nau Vietnam-ek. Txina eta mendebaldarren eragina
izan arren, nire hasierako inpresioen arabera, berezko izaera sendo
bat du herrialde honek.

Gehienetan bezala, hemen ere, iritsi eta lehendabiziko ohitureei
jarraituz, inguruak oinezean ezagutzeari ekin diot. Horretaz aparte,
urte berria iristear dago, eta bidaiatzeko zein ostatua lortzeko
zailtasunak egon daitezkeela jakinaren gainean egonda, gestio batzuk
egiten eman dut goiza. Bihar, berriz, eguna hiritik kanpo emateko
intentzioetan nago: Mekong ibaiaren deltan.

1 comentario: