Trang-en, 2012ko urtarrilaren 29an
Nahiz eta denboraldi lehorra izan inguru hauetan, bart, euria iritsi
zen. Indar handiz gainera.Eta oraindik ez du atertu. Inguruko irlaren
bat ezagutu gura nuen Danan-era orduko, baina gomendioei jaramon
eginez, albo batera laga dut nire desira. Orain urte batzuk, gomutan
dut, ohiko sasoiz kanpoko montzoia deituriko euri setatsua ezagutzeko
parada eduki nuen.
Egunak joan eta egunak etorri, mota askotako euri errezitaldi ikusi
nituen orduko hartan. Batzuetan, euri-erantsi luze-luzeak;
euri-langarrak, bestetzuetan; hainbat eta hainbat euri-zaparrada, eta
nik dakit, bada, zenbat euri jasa mardul. Euria goitik eta behetik,
euria goiz eta arratsaldez. Beti euritan.
Hala ere, uretan igaro dut goiza, balneario batetan, ur
terapeutikoetan gorputza beratzen.Lehenengo bainua
sodiumsilicatecarbonatekoa; bigarrena, sodioumsilicatechloridekoan.
Bukatzeko, dzangada gustagarri bat igerilekuan eta kitto.
Laster, fardelak hartu eta tren-geltokira joango naiz, Vietnam-eko
trenak nolakoak diren jakin- minez.
ez nituzke sua eta ura orkatilatik gora gura.
ResponderEliminarBurura etorri zait, ezagutu zintugunean, tsunamitik ozta-ozta ihes egin zenuenekoa kontatu zenigula.