domingo, 22 de enero de 2012

OPAROALDI GARAIAK VIETNAM-EN

Dalat-en, 2012ko urtarrilaren 22an

Garrantzia handia du nekazaritzak Dalat-eko ekonomian. Gaur, motorrez,
buelta luze bat eman ondoren, inguru honetako atari zabala ezagutu
dut, azaletik izan bada ere. Kafea, ortuariak eta lorak dira funtsezko
produktuak, nahiz eta pinu nahikotxo ikusten den. Izan ere, badira
baldintza egokiak hau horrela izan dadin: substratu emankorreko
lurrak, eguzkia eta ura. Vietnam-eko hego partea baino ez dut ikusi,
baina harritu egin nau orain arte ikusi dudan iharduera ekonomikoak.
Herrialde txiroagoa zelakoan egon naiz, baina gizarte honek sendo
bultzatzen dio garapenaren gurdiari; bai horixe. Horrela jarraituz
gero normaltzat hartuko nuke, luze barik, asiar tigreen zerrendako
partaide izatera helduko balitz.


Urte berria iristeko ordu gutxi falta dira eta, jakina, bazter hauetan
ere familian ospatzeko ohitura erabat sustraituta dago, baina gau
honetako kaleko giroa zelakoa den jakingura daukat. Berdintsuak gara?
Edo ditxosozko globalizazioak berdintzen gaitu?

No hay comentarios:

Publicar un comentario