2012ko urtarrilaren 14an
Atzo arratsaldez, zazpi ordu autobusez egin ondoren Phnom Penh-era,
Kambodiako hiriburura iritsi nintzen. Vietnam-erako asmotan nagoenez
ezinbestekoa da bisa mugara orduko eskuratzea. Autobusa martxan jarri
bezain laster ostirala zela konturatu nintzen (batzuetan ez dakit
domeka ala eguena den) eta, jakina, enbaxadek ez dute asteburuetan lan
egiten.Nire kalkuluen arabera bost egun eman behar nituen hiriburuan
eta ez zitzaidan batere atsegina egiten ideia hura. Baina ostatua
hartu dudan guesthouseko ugazabak esan zidan diruak ate guztiak
zabaltzen dituela (Vietnam-eko enbaxadakoa barne). Kontua da
astelehenean Vietnam-eko muga zeharkatuko dudala.
Gaua sarturik zegoela Tonlé Sap ibaiertzeko pasealekura joan nintzen
zerbait afaltzeko intentzioarekin. Izkina horretan erbesteko gizonezko
bakarti bati sarriro eskeiniko zaizkio sexua eta drogak, baina
horretaz aparte,oso leku interesgarria begitandu zitzaidan Kambodiako
segmentu sozial guztiek bertan dutelako isla.
Gaur, Kanadako emakume baten konpainian (nagoen guesthousean
ezagututakoa bera) Tuol Sleng Museum-era gerturatu naiz. Egun museoa
dena, garai batean eskola bat izan zen, eta geroago ikagelak sarraskia
modu isolatuan burutzeko bihurtu zituen Khemer Gorriak. Gorputzaldi
eskasa benetan handik irtetean geratu zaidana. Niri, nire lagunari eta
bertan egon diren beste guztiei esango nuke.Beldurgarriak,
ikaragarrizkoak, sekulako irudiak ikus daitezke bertan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario