jueves, 19 de enero de 2012

GOOD MORNING, VIETNAM

Ho Chi Minh
City-n, 2012ko urtarrilaren 19an

Gaur, iragan mendeko gerrarik krudelenetariko zelaia ezagutu dut: Hu
Chi. Egun, turistentzat zabalik badago ere, bisitariak Vietnam-eko
gudaren nondik norakoen berri eduki dezake. Eta ez zait idea eskasa
begitandu: beste garai batean heriotz-eremua izan zena:tunelak,
tranpak... zelanbaiteko aisialdirako lekua bilakatu.

Hu Chi, hiritik ia bi ordutara dago autobusez. Goizeko zortziretan
autobusa martxan jarri bezain laster, entzun ditudan lehenengo berbak
"Good Morning, Vietnam" izan dira. Esaldi hau lauregeiko hamarkadako
film baten izenburutik harturik dago. Hu Chi-tik ordu beteko pasealdi
laburtxo bat nahikoa da ideia bat egiteko zer nolako egoera bizi izan
zuten orduko garaikoek.

Ho Chi Minh-en, nire azkenengo arratsalde likatsua izan den honetan,
pasieran ibili naiz, norabiderik gabe, bertokoen egunerokotasunari
erreparatuz.

1 comentario: