urtarrilaren 24an
Dalat-eko kaleak jai giroz bete dira gaur ere. Jendearen konportaerak
berdintsuak dira ospakizunetan zein egunerokotasunean, honelako
erregimen politiko batek ez baitu desberdintasunerako tarte
handiegirik uzten-eta. Baina batzuetan salbuespenak daude. Horren
adibide hirian dagoen "Crazy House" izeneko hotela da. Disenatzailea,
hau da, arkitektoa, beste garai batean Vietnam-eko mandatari nagusiena
izan zenaren alaba da. Agian horregatik eraiki da etxe bitxi hau, ez
duelako eduki inolako oztoporik.
Oso une dibertigarria igaro dut Crazy House bisitatuz. Zokondo
ezberdin asko ditu eta ustekabez beteriko ibilalditxoa bilaka daiteke
ikustaldia. Eraikuntzaren angeluak ez dira zuzenak eta espazioak
bihurriak edo barrokoak suertatzen dira. Gaudi eta Churriguera anaien
eragina duela pentsa liteke.
LAS IMAGENES,SON ESPECTACULARES
ResponderEliminar