Madrilen, arratsaldeko hiruretan salto egin, muturra ekialdera begira jarri eta zortzi ordu beranduago, Qatar penintsulako Doha aireportuan lurra hartuko duen hegazkinean noia. Atzean Tunisia utzi eta, Malta-ko zerua zeharkatu bitartean, gauaren itzaletan sartu gara. Aurretik, Atenas eta Amman-eko zeruak daude.Gaur, hegazkin, pasilo, kontrol,, itxaronaldi eta mostradore artean joango zait eguna.
Baina bidaia lehenago hasi da. Eguna zabaldu bezain pronto, Joseba laguna etorri da nire bila eta Loiuko aireportura gerturatu nau. Bidean, behe-laino eta euria, eta poltsikoan joaneko tiket bat. Honetaz aparte, motxila arin bat, azken orduko gogoramen ederrak, urdailean atximurkadatxo bat eta bihotzaren erdian,jakina, ilusio handi bat bidaiatzeko, jakina.
Barajasen, bi orduko itxaronaldian, bidaiariei zuzendutako txartel baten "Si llevas drogas encima, en la aduana te hacen la ola y los perros se dejan acariciar" irakurri dut.
Jabi!!!! Hau poza!!!
ResponderEliminarMotxila arina ezin egokiagoa hegaz eiteko. Hi aiz hi kaskanteneko albatrosa!