luzea gaurkoa ere, baina aurrekoak baino politagoa. Dalitik irten eta
bidaia osoan aldapak igoten. Heldu baino ordu pare bat lehenago,
hodeien artean, tarteka agertuz, tarteka desagertuz, itsasotik baino
6000 metro inguru gorago dauden tontor zurituak ikusi ditut.
Azkenerako, lehor itxura duen lautada estu bat zeharkatu du autobusak,
eta nire helmugara ailegatu naiz. Altu dago herri hau eta hotza
egiten du. Negua laster agertuko da paraje hauetan; kamioiak etxe
barruak berotzeko egurra garraiatzen ikus daitezke. Ez daukat erropa
egokiak bertotik ibiltzeko eta, seguruenik, luze baino lehenago ospa
egingo dut.
Jendearen musuak, janzkerak eta arkitektura desberdina da inguru
hauetan. Gobernuak ezarri dituen mugez gain, hau, goitik behera,
tibetar kultura da. Gasteizko aho beroa ote dabil hemendik?
JAUN AHALGUZTIDUNTODOPODEROSOTIK zenbat eta GERTUAGO hotza hainbat eta handiagoa. Zergatik ote?
ResponderEliminar