2012ko urtarrilaren 31n
Bai, Hoi An-eko irudi ederrek liluratu egin naute. Txunditzeko moduko
irudiak ikus daitezke hiri honetako alde zaharrean. Zein polito
uztartzen diren japoniar, frantziar eta txinatar arkitekturak Thu Bon
errekaren inguruan! Areago kaleak zuhaitzez eta kolore desberdinetako
linternez apainduta badaude. Ilunabarrerantz, linternak isiotu eta
kaleak aparteko xarmaz jantzi egiten dira. Zoragarria. Gainera, ia-ia
isiltasunean goza daiteke erregalia hau.
Linternak urte berrian zauzielako da edo egunerokoak?
ResponderEliminar